Dron mota desberdinak

Drona tripulaziorik gabeko aire-ibilgailu txiki bat da, eremu militarrean zein zibilean erabiltzen dena.

Dronak bi motatakoak dira: hegal finkoko droneak eta hegal birakariko droneak. Alde batetik, hegal finkoko droneak hegal-profila duten aireontziak dira, droneari airean zehar mugitzeko eta airean mantentzeko indar sostengatzaileak garatzeko aukera ematen diotenak.

Bestetik, hegal birakariak beso bakoitzaren muturretan txertatuta daramaten helizeei esker lortzen dute sostengua. Helize bakoitza motor batek indartzen du eta egonkortasun handia ahalbidetzen du hegaldian zehar.